GURE ARGAZKI ETA BIDEOAK

Ikasturteari hasiera emateko entsalada gozo-gozoa prestatu dugu. 

 


  

 

 

 

 

 

 

 


Bai ondo egon ginela Zuhatzan!  Hona hemen: GU ETA GUTARRAK!
Ea gustatzen zaizuen!
 

Urriak 30 heldu eta konposta egitera joan gara. 
Etxetik ekarritako  materia organikoa konposterara bota, dolomita... Eta ezin ahaztu ontziak hutsik pisatzea kalkulua ondo ateratzeko!!

  


Astelehenean, abenduak 1ean, irteera bat izan genuen: ZADORRAKO IBILBIDEA!! Egia esan, eguraldiak ez zigun asko lagundu baina ausartak garenez hor egon ginen lan eta lan begiraleek proposatutako ekintza guztiak egiten. Hemen dituzue ateratako argazkiak:





















































GABONAK HELDU DIRA!!! eta urtero bezala gure jaialdia ospatu dugu. Hemen dituzue argazkitxo batzuk. -Bideoa orri printzipalean dago.




















Gabonetan egon garen bitartean gure LAGUN EZKUTUAREN oparia prestatu dugu, zelako artistak garen eskulanak egiten!! 




Gaur, urtarrilak 20, Erdi Aroko Gasteiz ezagutzera joan gara. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu eta hotza egin primeran pasatu dugu eta oso gauza interesgarriak ikasi ditugu. Lehenengo maketa batzuk ikusi ditugu Montehermoso jauregian eta gero kalera irten gara (mapa, pistak eta brujula eskuetan) planteatu diguten "misterioa" nola amaitzen zen jakiteko. Pistak ondo jarraitu ditugu?


















IHAUTERIAK heldu dira eta MIEL OTXINEZ mozorrotu gara. Ederki ibili gara, begira, begira...







LIBURUAREN EGUNA ospatzeko, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei liburuak kontatzera joan  gara. Lehenengo aldia izan da eta oso esperientzia polita iruditu zaigu. Ea posible dugun ikasturtea amaitu baino lehen berriro bueltatzea.






















San Prudentzio eguna ailegatu da eta primeran pasa dugu. Aurten, danborra jo beharrean txirula jo dugu eta denen aurrean jo aurretik azkenengo entsaioa ere egin dugu. 




Aurreko ostegunean, maiatzak 14, gure eskolara Baskonia saskibaloi taldeko bi jolakari, Darius Adams eta Scotti Hopsoon, etorri ziren eskolara gurekin hitz egitera eta genituen galderak erantzutera; hori bai, ingelesez aritu behar izan ginen ez zutelako ez euskera ez erdera menperatzen. Beraiek galdera batzuk ere ekarri zituzten eta asmatzen zuenari opari bat eman zioten. Zelako zorte ona izan zuten batzuk!














No hay comentarios:

Publicar un comentario